Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskarazko Irakurketa taldearen saioa

2023/12/12
Euskarazko Irakurketa taldearen saioa

Hileko azken ostegunetan egin ohi bada ere talde honen saioa, gabon garai betean egokitzen zenez aurreratuta datorkigu. Hona hitzordua:

14, OSTEGUNA: Euskarazko Literatur Klubaren saioa. Landuko den liburua: Koldo Almandoz-en Natasha komiki liburua. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Whatsappez: 639851172.

IRAKURKETA KLUBA ABENDUA 2023