Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Euskarazko Irakurketa taldearen saioa Abenduan

2022/12/09
Euskarazko Irakurketa taldearen saioa Abenduan

Euskarazko irakurketa taldearen saioa izango da abenduaren 15ean, osteguna, 18:30ean udal liburutegian.

Miriam Lukiren gidaritzapean bilduko dira taldeko kideak, Ludmila Ulitskaiaren “Soniexka” liburua aitzakia hartuta solasaldia egiteko.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo WhatsAppez: 639851172