Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Extremadurako Gabon kanta eta dantza Jaialdia, “La Bellota” zentroaren eskutik azaroaren 29an, Urbeltz Pilotalekuan

2025/11/27
Extremadurako Gabon kanta eta dantza Jaialdia, “La Bellota” zentroaren eskutik azaroaren 29an, Urbeltz Pilotalekuan

Legazpiko  “La Bellota” Zentro Extremeñoak 30. urteurrena bete du aurten, eta urteurren hori aprobetxatuz, Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioak, FAEDE, urtero antolatu duen Gabon Kanta eta dantza jaialdia Legazpin gauzatuko da.

Jaialdia azaroaren 29an, larunbata, 17:00etan izango da Urbeltz Pilotalekuan eta parte hartuko dute Bilbo, Astrabudua, Gasteiz, Ermua, Donostia eta Nafarroako elkarteetako kideek.

Herritar guztiak gonbidatu nahi dira jaialdiaz gozatzera.