Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra

2022/12/30
Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra

Datorren astelehenean urtarrilaren 2an Legazpiko 22.Gabonetako Haur parkea irekiko da Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Ordutegia honakoa izango da: urtarrilaren 2an eta 3an 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Asteazkenean, urtarrilaren 4an, bakarrik goizez baina 10.30etik 13.30era. Saio bakoitzerako sarrerak 2 euro balio du. Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2 euro.

Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira.

- Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunean 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunean Mari Domingi txirrista eta Olentzero puzgarria

-  11-14 urtekoen gunean Bungee Run, Puzgarri interaktiboaeta giza futbolina.

- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunean 6 play eta 4 aire-jokoak.

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: makillajea, karetak, postalak eta marrazkiak.

- Azokan: Labirintoak, pedal bidezko ibilgailuen zirkuitua eta mini-golfa.

Gurutze Gorria saio guztietan egongo da.