Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VIII edizioa. Ligaxka saioa urtarrilaren 10ean Latxartegi Aretoan

Datorren urtarrilaren 10ean, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VIII edizioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen VIII Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan 2013 eta 2018 urte bitartean jaiotako 26 dantzari arituko dira, bi sailetan banatuta.
Legazpin Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Mantxola Gabiria, Mikele Balenciaga Vaz, Nora Lafuente Arizti eta Sara Escudero Mujika arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
- A Saila: "Punta Motz" eta "Agurra"
- B Saila: "Erribera" eta "Zortzikoa"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren kideez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
| Parte hartzaileak: | |
| A Saila | |
|
Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria) Argi Lizarazu Zuzuarregi (Hondarribia) Arhane Gonzalez Nestar (Errenteria) Danel Madinazkoitia Arias (Errenteria) Hegoa Perez Serradilla (Errenteria) Iradi Orbegozo Aginagalde (Hondarribia) Irati Egues Larzabal (Hondarribia) June Carrillo Goikoetxea (Errenteria) Laia Gorbea Puerta (Hondarribia) Lucia Haro Martin (Lezo) Maia Lacunza Villaron (Errenteria) Manex Goikoetxea Garmendia (Errenteria) Sara Escudero Mujika (Legazpi) |
Aide Maya Castaño (Errenteria) Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo) Araitz Mantxola Gabiria (Legazpi) Gorane Villa Martin (Lezo) Helene San Sebastian Gurrutxaga (Villabona) Hugo Haro Martin (Lezo) Jannik Narbarte Schrön (Errenteria) Libe Ugalde Labaka (Villabona) Lur Lacasta Santisteban (Lezo) Mikele Balenciaga Vaz (Legazpi) Noa Zabaleta Carnes (Lezo) |
