Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Gipuzkoako eskubaloi eskolen topaketa igandean

2023/12/05
Gipuzkoako eskubaloi eskolen topaketa igandean

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen kirol eskolen egitasmoaren barne eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak babesten duen antolakuntzarekin, La Salle Legazpi Eskubaloi kirol elkarteak, txikien eskubaloia gerturatuko digu datorren igandean, abenduak 10, Bikuña kiroldegian. Bertan, alebin eta benjamin mailako neska mutilak arituko dira, eskubaloi partidu desberdinetan. Goizeko 09:30tan elkartuko dira bertan eta 12:30ak bitartean ospatuko da topaketa. Egitasmo hau eskola kirolaren barne dago.

cartela eskubaloia