Giro bikaina Legazpiko San Silbestre 2025 Lasterketan. Argazkiak ikusgai

Abenduaren 31n ospatu zen Legazpin urte amaierako ohiko San Silbestre Lasterketa, giro ezin hobean eta herritarren parte-hartze zabalarekin. Urteko azken egunean, adin eta maila desberdinetako korrikalariak bildu ziren Legazpiko kaleetan, kirola eta jaia uztartuz. Guztira 224 helduek eta 30 haurrek parte hartu zuten San Silbestre 2025ean.
Lasterketako sailkapena ondorengoa izan zen:
Gizonezkoak (mutilak)
1. Xabier Unamuno (Legazpi) – 14’44’’
2. Jon Telleria Gallastegi (Legazpi) – 14’56’’
3. Egoitz Arrieta Ortiz de Luzuriaga (Legazpi) – 15’45’’
Emakumezkoak (neskak)
1. Irati Zurutuza Renom (Legazpi) – 16’51’’
2. Mikele Zurutuza Renom (Legazpi) – 17’37’’
3. Ane Encina Álvarez (Legazpi) – 20’23’’
Bikote mistoa
1. Lia Alonso Sarasola (Tolosa) eta Jokin Uribetxeberria Agirre (Legazpi) – 17’19’’
San Silbestre Lasterketan parte hartu zuten mozorroen artean, honako hauek izan ziren mozorro hoberenak:
- Mahatsak
- Don Limpio
Eskerrak eta aitortzak
Lasterketaren amaieran, 50 parte-hartzaileren artean opariak banatu ziren, ekimenarekin bat egin duten laguntzaileen eskutik. Halaber, Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntario modura aritu ziren 45 pertsonei, baita ekitaldia aurrera eramatea posible egin duten guztiei ere: Araman · Attiko · Bia Bidea · Oria Sport · Eroski City · Gurrutxaga Taberna · Karibe Berri Taberna · Korosti Kafea · Lana · Lau Bidea Taberna · Legazpi Judo · Legazpi Motor · Mimaru · Miriam Zaldua · Natra · Obena · Odriozola · Oskarbi · Sustrai · Ulma · Xaloa · Xarpot · Zerki · Txomin Zubeldia
Beste behin ere, San Silbestre Lasterketak Legazpiko kaleak bete zituen alaitasunez, kirolaz eta elkarbizitzaz, urteari amaiera berezia emanez. Herritarren erantzun bikainak eta parte-hartze handiak erakutsi dute ekitaldi hau sendotuta dagoela herriko urte amaierako hitzorduen artean. Antolatzaileen, boluntarioen eta laguntzaileen lanari esker, San Silbestre 2025a arrakastaz ospatu zen, eta jasotako irudiak dagoeneko ikusgai daude, giro bikain horren lekuko.