Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Gorbeiako Nova Jumpera irteera eta Gaubela. Izen-ematea abenduaren 17an eta 18an Gazte-txokoan

2025/12/17
Gorbeiako Nova Jumpera irteera eta Gaubela. Izen-ematea abenduaren 17an eta 18an Gazte-txokoan

Eta Gabonetan zer? lelopean, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu Zerbitzuaren 22.urteurrena ospatzeko.

Abenduaren 26an Gorbeiako Nova Jumpera joango dira goiz pasa, goizeko 9:00etatik 14:00etara. DBHko 1.mailako neska-mutilek lehentasuna izango dute. 35 plaza daude eta izen-ematea egiteko gurasoen baimena sinatuta eta 16 euro ordaindu beharko dira.

Urtarrilaren 2an, Nerabeentzako Zerbitzuak 22 urte beteko ditu eta hori ospatzeko Gaubela antolatu da, urtarrilaren 2ko 21:00etatik urtarrilaren 3ko 9:00etara. DBHko 2tik 4. mailara bitarteko neska-mutilek lehentasuna izango dute. Kasu honetan ere, 35 plaza daude. Izen-ematea egiteko gurasoen baimena sinatuta eta 2 euro ordaindu beharko dira.

Bestalde, joan den ikasturtearen amaieran zerbitzua ingurune segurua, babeslea eta tratu onekoa bilakatzeko asmoz, 11 eta 16 urte bitarteko nerabeek hausnartu zuten eta beste proposamenen artean, Gazte-txokoko sarrera erakargarriagoa izateko paretak margotzea proposatu zuten. Jarduera hori nerabe talde jakin batekin egingo da larunbatean, abenduaren 20an, 10:30ean eta urtea ondo amaitzeko bazkari batekin amaituko da.

Izen-ematea

Irteeran eta gaubelan parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea bi egunetan egingo da: abenduak 17 (asteazkena) eta 18 (osteguna), 17:00etatik 19:30era, Gazte-txokoan.

Bestalde, abenduaren 17an eta 18an ohiko dinamika eskainiko da. Ekintza bereziak egingo diren egunetan, ez da ohiko zerbitzua eskainiko. Urtarrilaren 7an ohiko dinamika itzuliko da.

Ondo bukatu urtea eta ondo hasi urte berria. Urtarrilaren 7an itzuliko gara Nerabeentzako Zerbitzuan 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan lan egiteko prest!