Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

HAURRENTZAKLO ANTZERKIA. “Bertso garbitzailearena”, urtarrilaren 11n, igandea, Latxartegi Aretoan

2026/01/02
HAURRENTZAKLO ANTZERKIA. “Bertso garbitzailearena”, urtarrilaren 11n, igandea,   Latxartegi Aretoan

2026 hasi berri honetan, Kultura Zerbitzuak, haurren antzerki programazioa berreskuratu nahi du, eta urtea hastearekin batera izango dugu lehen saioa.

Urtarrilaren 11n, Legazpi izango denez Goierriko Bertso Eskolen topaleku, herriko Bertso Eskolak proposaturiko emanaldi batekin gatozkizue, Bertso Garbitzailearena lana taularatuko da Latxartegi Aretoan, eguerdiko 12:00etan. 5-11 urte bitarteko eta ben familiei zuzenduriko emanaldia izango da, irekia eta doakoa, aretoko tokiak bete arte. 

Bertso Garbitzailearena. SINOPSIA:

Antzerkia eta bertsoa, bertsoa eta antzerkia, zein dator zeinen atzetik?  Bertsolariak eta antzezlea jolasean ibiliko dira, bata bestearen bila hitzez, keinuz, umorez…. Gartxot garbitzailearen ametsa gai-jartzaile izatea da, bertso-garbitzaile-gai-jartzaile eta bere garbiketa orgatxotik koloretako koadernoa aterako du eta aspaldian jasotako gaiak proposatuko dizkie bertsolariei elkarrekin jolasteko

Haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko saio jostagarriak, bi bertsolari eta antzezle batek osatua. Formatu freskoa, errebeldea eta ganberroa, umoretik eta jolasetik, haurrekiko interakzioa  bilatu nahi duen ikuskizuna

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Sorkuntza eta Gidoia: - Markel Oiartzabal
  • Antzezlea: Markel Oiartzabal
  • Bertsolariak: Antolatzaileak aukeratutakoak
  • Irudia: - Izaro Lizarraga
  • Nori zuzendua: - Familiarra (5-11 urte)

HAURRENTZAKLO ANTZERKIA. “Bertso garbitzailearena”, urtarrilaren 11n, igandea,   Latxartegi Aretoan