Haurrentzako irakurketa klubeko saioa Legazpiko Udal Liburutegian, otsailaren 9an, astelehena. Euskaraz
Hitzordua, Otsailaren 9an, ASTELEHENA: Haurrentzako irakurketa klubeko saioa. 16:45ean LH4 eta LH5ko gaztetxoentzat. Gidaria: Mireia Delgado. Udal Liburutegian. Landuko da: Joemak eta Polasak / Iñigo Astiz.
Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.
Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.
Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.
Taldeetan oraindik ere tokia dagoenez, Liburutegian egin daiteke izen ematea. saioak hilean behin izango dira, astelehenez, Mireia Delgadoren gidaritzapean.