Haurreskoletan 2025eko abenduko izen-emate aldia zabalik

2024an edo 2025ean jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete abenduak 4ra arte. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.
Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.
Legazpin bi haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie. Familia bakoitzak aukeratuko du zein haurreskolatan matrikulatu haurra.
Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan. Azken kasu horretan, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, posta elektronikoz edo telefonoz, 9:00etatik 13:00etara.
|
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: |
Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: |