Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Legazpik haurren ongizateari buruzko ikerketa batean parte hartzeko familiak bilatzen ditu

2026/04/08
Legazpik haurren ongizateari buruzko ikerketa batean parte hartzeko familiak bilatzen ditu

Legazpiko Udalak 2020ko abendutik 2022ko ekainera bitartean jaiotako haurrek dituzten familiak gonbidatu nahi ditu haurren hazkuntzari eta ongizateari buruzko ikerketa batean parte hartzera.

Ekimen hau doakoa, borondatezkoa eta konfidentziala da, eta helburua da haurren lehen urteetako beharrak hobeto ezagutzea eta familiei egunerokoan lagungarriak izango diren tresnak eskaintzea.

Haurren zaintza eta ongizatea funtsezkoak dira, eta familiek zeregin garrantzitsua dute horretan. Horregatik, ikerketa honek familiei lagundu eta orientazioa eskaini nahi die.

Zer egin behar da parte hartzeko?

Parte hartzea erraza eta hurbila da:

  • Familiarekin elkarrizketa bat
  • Jolas-saio txiki bat, haurra ezagutzeko 

Prozesu osoa giro lasai eta errespetuzkoan egingo da.


Zertarako balio du?

Parte hartzeak aukera emango du:

  • Haurren behar goiztiarrak detektatzeko
  • Familiei laguntza eta orientazioa jasotzeko
  • Haurren ongizatea sustatzeko estrategiak ezagutzeko 

Gainera, Legazpiko familientzako baliabideak eta zerbitzuak hobetzen lagunduko du.

Izen ematea

Ikerketan 50 familiak hartuko dute parte; beraz, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.

Interesa duten familiek karteleko QR kodearen bidez eman dezakete izena.

Legazpiko Udalak parte hartzera animatzen du:
zure seme-alaben zaintzan sakontzeko, ikasteko eta komunitate osoaren ongizatean laguntzeko aukera paregabea da.