HITZALDIA- Jose Antonio Azpiazu: “El combate por el control del clima. Mitos y creencias populares vascas”. Azaroak 25, Kultur Etxean

Burdinola Elkartearen ondare eta ohituren hedapen lanarekin jarraituz, hitzaldi bat antolatu du datorren azaroaren 25erako, arratsaldeko 19.00tan Kultur Etxeko areto nagusian.
Jose Antonio Azpiazu legazpiarra arituko zaigu bertan izen-buru bera duen bere liburuan jasotakoak azaltzen.
Liburuaren lehen zatian, Euskal Herriko historian gertaturiko fenomeno atmosferikoak eta haiek eragin zituzten kalteak ageri dira.
Bigarren atalak herritar xumeen eta kleroaren erreakzioak jasotzen ditu; izan ere, konjuru, prozesio eta usadiozko beste bitarteko batzuez baliatzen ziren ekaitzak eta giro txarrak haien egunerokoan eragiten zituzten kalteei aurre egiteko eta eguraldia kontrolpean izateko; haien ardura nagusia uztak babestea zen, askok eta askok bizirauteko behar baitzituzten.
Labur esanda, liburu honen helburua da gure arbasoek fenomeno atmosferikoen inguruan zuten pentsaera aztertzea, haien sineskeriak eta errituak kontuan hartuta; azken horiek XX. mendera arte iritsi dira.
Hitzaldia gazteleraz izango da.