Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Igogailuak zerbitzuz kanpo egongo dira zaintza-sistema berrituko delako

2022/02/11
Igogailuak zerbitzuz kanpo egongo dira zaintza-sistema berrituko delako

Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuak dira zerbitzuz kanpo egongo direnak

Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuak zaintzeko sistemak urte batzuk ditu dagoeneko eta zaharkituta geratu da; beraz, Udalak zaintza-sistema hori berritzea erabaki du, erabiltzaileen segurtasuna indartzeko asmoz.

Zaintza-sistema Latxartegi eta Juanastegiko igogailuetan berrituko da, eta igogailuak zerbitzutik kanpo egongo dira beharrezko lanak egiten diren bitartean.

Hala, bi igogailuak zerbitzuz kanpo egongo diren egunak eta orduak honako hauek izango dira:

Latxartegiko igogailua:

  • otsailaren 14an, astelehenean, 9:00etatik 18:00etara

Juanastegiko igogailua:

  •   otsailaren 15ean, asteartean, 9:00etatik 18:00etara

Zaintza-sistema berritzeko kostua 9.996,99 €-koa da eta Ingecom Sistemas enpresak egingo du.