Abuztuaren 12an gozatu Legazpiko zeruaz eta bizi eguzki-eklipsea segurtasunez

Hilaren 12an, asteazkena, ilunabarrean, ehun urte baino gehiagotan Iberiar penintsulatik ikusiko den lehen eguzki-eklipse osoa gertatuko da.
Ilunabarrean gertatuko da eklipsea, eguzkia oso baxu dagoenean; horregatik, herrigunetik ezin izango da ikusi. Ikusteko, mendirik garaienetara eta mendebalderantz bista garbiak dituztenetara igo beharko da: Artzanburu eta Arriurdin gailurretatik eklipse osoa ikusi ahal izango da (eguzkia erabat ezkutatuta geratuko da segundo batzuetan), eta Otaño, Korosti edo Arranoaitzetik partzialki (ia osoa) ikusi ahal izango da.
Eklipsea 19:30ean hasiko da gutxi gorabehera, une gorena segundo batzuk iraungo du 20:28 inguruan, eta 21:20an amaituko da.
Garrantzitsua: betaurreko homologatuak eramatea
Legazpiko optika eta farmazietan eskuratu ahal izango dira. ISO 12312-2 araua bete behar dute.
Segurtasuna
- Eguzkiari betaurreko homologatuekin bakarrik begiratu. Ez dute balio eguzkitako betaurrekoek, erradiografiek, kristal ketuek ezta etxean egindako iragazkiek ere.
- Inoiz ez begiratu prismatikoekin, teleskopioarekin edo kamerarekin nahiz eta betaurrekoak jantzita eraman.
- Eklipse partzialeko guneetan ere, begiak babestea nahitaezkoa da fenomeno osoan zehar.
Jakin nahi al duzu nolakoa izango den eklipsea zure kokapenetik?
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) ikusgailu ofizialak edozein kokapen zehatzetatik egiaztatzeko aukera ematen du: eklipsea osoa edo partziala izango den, fase bakoitzaren ordutegi zehatzak eta Eguzkiaren altuera horizontearen gainean.
