Familia plan ezin hobea martxoaren 7an Legazpin: Zuhaitz Eguna, paseoa eta azokan askaria

Aurtengo Zuhaitz Eguna martxoaren 7an (larunbata) ospatuko da. Oraingo honetan, Urola ibaiaren ondoan dagoen Antzumaritz izeneko inguruan egingo da landaketa eta Naturzaindia elkarteko kideek lagunduko dute.
Edozein adinetako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Topagunea Brinkolako geltokian izango da, eta bertan 15:10ean elkartuko gara. Hara iristeko trena hartzea gomendatzen da: 15:00etan tren bat irtengo da Legazpiko tren geltokitik Brinkolara.
Brinkolatik Antzumaritzera abiatuko gara, 45 minutuko ibilaldia eginez. Landaketa amaitu ondoren, Brinkolara itzuliko gara eta handik trenez (18:12an) edo Junetorriz joango gara Legazpiko hirigunera.
Bukatzeko, Legazpiko azokan askaria izango da parte-hartzaile guztientzat.
Zuhaitz Egunera mendiko botak eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da. Haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da:
IZENA EMATEA
Izena emateko azken eguna: martxoaren 5a.
