Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Klima aldaketaren inguruko erakusketa Kultur Etxean, martxoaren 13tik 27ra

2026/03/11
Klima aldaketaren inguruko erakusketa Kultur Etxean, martxoaren 13tik 27ra

Kultur Etxeak hartuko duen hurrengo erakusketa, Mankomunitateko lau udalerriek UGGASArekin batera prestatu duten erakusketa izango da.

Martxoaren 13tik KLIMA- ALDAKETAREN AURKAKO BESTE BORROKA: EGOKITZAPENA erakusketa osatzen duten 10 panelak Legazpiko Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai.

Erakusketan miatu ahal izango duzu zer alde dagoen eguraldia eta klimaren artean, zer egin dezakezun klima aldaketaren ondorioak arintzeko eta zer dagoeneko gainean dugunera egokitzeko.... 

Horretarako, gerturatu zaitez Kultur Etxeko erakusketa aretora martxoaren  27ra arte astelehenetik ostiralera 17:00-20:00.