Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin

2026/03/03
Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.    

Datuen arabera, otsailean 172,40 litro bota ditu. Iaz 60,10 litro erori ziren. 1946tik, otsaileko batez bestekoa 148,28 l-koa da. Hamarkada horretan batez bestekoa 118,02koa izan da.

Horrela, joan den hilabetean 19 egunez euria egin du eta bat antzigarra izan da.    

Otsaileko tenperatura maximoa 23ºC-koa izan da otsailaren 25ean eta 26an. Iaz tenperatura maximoa 18ºC-koa izan zen. Tenperatura maximoaren errekorra 1961ekoa da otsailean dago, 21,5 ºC-rekin.    
Aurtengo otsailean gutxieneko tenperatura 0,0º-koa izan da, hilaren 28an. Iaz, minimoa -1,5ºC-koa izan zen; minimoaren errekorra -13ºC-koa dugu 1983an.    
Azkenik, batez besteko tenperatura 9,79 ºC-koa izan da.

Datu orokorrak    
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.