Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irakurketa kluben programa berria Legazpiko Udal Liburutegian

2017/12/29
Irakurketa kluben programa berria Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegiaren sorreraren 50. urteurrena ospatzen dugu 2018. urtean.


Aitzaki honekin, irakurketa klubak jarriko ditugu martxan Legazpiko Udal Liburutegian 2018ko otsailetik aurrera.
Literatura gustuko duten guztiei zabaldu nahi dira, eta irakurketa sustatzeadute helburu nagusi.

Bi eratakoak izango dira:

  • irakurtzeko ohitura dutenenetzat batetik,
  • eta bestetik, irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermen edo irakurketa arazo desberdinak dituztenentzat.

Beraz, guztira 4 irakurketa klub desberdin aurreikusi dira, euskeraz zein gaztelaniaz eta irakurle moeta bakoitzarentzat egokituak: Irakurketa Klubak batetik eta Irakurketa Erraza Klubak bestetik.

Irakurtzea gustuko baduzu, irakurriz eta zure zaletasun bera dutenekin elkartu nahia, ez galdu aukera.
Eman izena Legazpiko Udal Liburutegian! Animatu!


telefonoa: 943737186
whatsappa: 639851172
e-mail : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 
http://www.legazpi.eus/liburutegia

IKUSI SKULIBURUA