Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irati Olaizola Goñi bigarren Hondarribian jokatu zen Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusian

2025/12/02
Irati Olaizola Goñi bigarren Hondarribian jokatu zen Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusian

Azaroaren 29an Hondarribian Euskal Herriko VII. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar Erara) ospatu zen.

Arratsaldeko 18:00etan hasi eta bi ordu iraun zuen ikuskizunean 15 urtetik gorako 12 dantzari lehiatu ziren, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Amaia Azpeitia Osinalde, Eider Carballo Zabalo, Irati Olaizola Goñi eta Irune Azpeitia Osinalde legazpiarrak.

Lehenengo hiru sailkatuak hauek izan dira:

  1. Mikel Esnaola Lopez (Lezo)
  2. Irati Olaizola Goñi (Legazpi)
  3. Ane Jaunarena Cereijo (Lezo)

Amaia, Eider, Irati eta Irunek lan bikaina egin dute. Zorionak!