Azaroan Musika. Blossom Bikotea (Herri Jazz Ibiltaria), Azaroaren 2an, 12:30ean Latxartegi Aretoan

Autoreen eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko Fundazioak (SGAE Fundazioak), SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez, HerriJazz Ibiltaria kontzertu-zikloa inauguratu zuen 2023an.
Ekimen paregabea dela esan liteke, bere ezaugarriengatik: programazioaren protagonistak Musikeneko ikasleak dira, eta beti gailentzen da emakumeen parte-hartzea (jazz generoan gertatzen ez den bezala); gainera, berez eskaintza kultural ezberdin bat den emanaldi hau udalerrietara eraman nahi da.
Hirugarren edizio hau Gasteiz, Donostia eta Getxoko Jazzaldietatik pasatu da eta uda ostean, halaber, zikloak Alegria-Dulantzin, Legazpin eta Muskizen ekingo dio berriz.
Legazpin, Azaroan Musika Zikloaren barnean arituko da Blossom Bikotea.
Musikenen hazitako ahots-piano jazz bikote artistikoa. Adiskidetasunak eta jazz musika estiloarekiko maitasunak batu ditu.
Askotariko errepertorioa lantzen dute, tradizioa eta modernitatea uztartuz, tartean Cecile Mclorin eta Keith Jarret bezalako artisten abestiak, baita konposizio propioak ere.
Jazzarekiko grina transmititu eta partekatu nahi dute, bikoteak eskaintzen duen formatu intimoaren bidez.
Bikotea osatzen dute:
Amaia Lanaspa- ahotsa
Noemí Rodríguez- pianoa
Sarrera librea tokiak bete arte. Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.