Argazki Erakusketa eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia eta emanaldia urriaren 16an izango da

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko bi ekimen izango dira datorren urriaren 16an, ostirala.
Alde batetik Argazki Erakusketa irekiko dute Kultur Etxeko erakusketa gelan, elkarteko partaide diren, Iosu Garai, Miguel Ángel Pérez, Gurutze Langarika, Jesús Alonso eta José Venegas herritarrek. Erakusketa urriaren 30era arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Egun berean, urriaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan egingo da Kultur Etxean. Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyari dagokion Sari banaketa ekitaldia. Aurretik, ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko ditugu ARGAZKI RALLYra aurkezturiko argazkiak eta sarituak izan diren lanak. Joan den irailaren 13an jokatu zen argazki Rallyan Euskal Herriko herri desberdinetatik etorritako 68 argazkilarik hartu zuen parte.

