Uda garaiko etenaldiaren ondoren, zine emanaldiak itzuliko dira Latxartegi Aretora irailaren azken asteburuan, Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik. Ofizialki urrian hasiko den zine denboraldiaren iragarpena egin nahi du asteburu honek, eta hori dela eta emanaldi guztiak doakoak izango dira. Hona prestatu diguten egitaraua:
24, OSTEGUNA: “Dos vidas”. 21:30etan Latxartegi Aretoan.
25, OSTIRALA: “La sal de la tierra”. 22:15ean Latxartegi Aretoan.
26, LARUNBATA: “Bertsolari”. 22:15ean Latxartegi Aretoan.
27, IGANDEA: “El lado bueno de las cosas”.19:30etan Latxartegi Aretoan.