pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa Apirilaren 1ean jarriko da martxan
29
Mar
2016

Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa Apirilaren 1ean jarriko da martxan

Euskaraz irakurtzeak saria izango du

Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko egitasmoaren 2016ko edizioa, hamargarrena izango da, baina lehen aldiz egingo da Legazpin, Udala, Udal Liburutegia eta herriko liburu-denden elkarlanaren ondorioz.
Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
 
Egitasmoa 2016ko apirilaren 1etik maiatzaren 30era bitartean izango da martxan, liburuaren nazioarteko eguna, apirilak 23, erdian geratuz. Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.
 
1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko.
2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua, irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan eta liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.
3.-Parte hartzaileek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Legazpiren kasuan Hizkuntza eta Apatxo liburu-dendetan egin ahal izango da erosketa.
4.- Legazpiko liburutegian hileroko zozketa egingo du liburutegiko arduradunak (apirilean eta maiatzean, hilabete bakoitzean liburutegian parte hartu dutenen artean. Saria 30€tako erosketa txekea izango da, hau ere euskarazko liburutan gastatzeko.
Erosketa-txekeak ekainaren 11ra arte erabili ahal izango dira.
 

Informazio gehiagorako

Albiste guztiak