Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Itziar Urbieta Beobide, organo-jolea, Organo zikloari hasiera emateko

2021/05/12
Itziar Urbieta Beobide, organo-jolea, Organo zikloari hasiera emateko

Maiatzaren 16an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.

Iazko salbuespenaren ondoren, maiatzera itzuli da Organo zikloa.

Lehen kontzertua izango den honetan Itziar Urbieta Beobide (Azpeitia, 1972) izango dugu.

Donostiako kontserbatorioan, organoko ikasketak egin zituen

Esteban Elizondo organo-jolearekin.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Organo ErromantikoarenNazioarteko hainbat ikastarotan parte hartu du; Louis Robilliard, Daniel Roth eta Michel Bouvard organista eta maisuekin.

Organoko ikasketak sakondu ditu, Loreto Fernandez Imaz organistarekin.

Gaur egun, Loiolako Basilikako organista titularra da, 2011. urtez geroztik bertako lanak kontzertuekin tartekatuz.

Organistaz gain,irakaskuntzan ere dihardu, Ameikutz, Mendaroko musika eskolan,

2015.urtez geroztik.

Hona eskainiko digun egitaraua:

JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)

- Nun komm, der Heiden Heiland BWV 659

CÉSAR FRANCK (1822-1890)

- Pastorale Op.19

CÉCILE CHAMINADE (1857-1944)

- Marche Funèbre

LUCIE ROBERT-DIESSEL (1936-2019)

- Lied

ARVO PÄRT (1935-)

- Spiegel im Spiegel

OLIVIER MESSIAEN (1908-1992)

- Apparition de L’Eglise Eternelle.

OLIVIER MESSIAEN (1908-1992)

- Le Banquet Céleste

JEAN LANGLAIS (1907-1991)

- Incatation pour un jour Saint

Ikusi eskuko programa