Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Jaietako zapiak salgai

2024/09/04
Jaietako zapiak salgai

Agorreko Santikutzak gero eta gertuago ditugu, eta egun horietan ere jaietako zapia jazteko deia egin nahi diegu herritarrei.

Jaietako zapiak bi lekuetan daude salgai 2€-en truke:

  • Kultur Etxean: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Urbeltz tabernan

Animatu eta jai hauetan ere jantzi zapia!