Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean azaroaren 22an. Izen-ematea online, azaroaren 17ra arte

2025/11/04
Jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean azaroaren 22an. Izen-ematea online, azaroaren 17ra arte

Jolasaren garrantziaz eta jolasak euskararen sustapenean egiten duen ekarpenaz jabetuta, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak jolas eta kantu ikastaroa antolatu du, Hezten aisialdi eskolaren bidez. 4 orduko ikastaroa azaroaren 22an izango da, larunbata, 9:00etatik 13:00etara, Kultur etxean.

Ikastaroan parte har dezakete interesa duten legazpiarrek: begiraleek, gurasoek, irakasleek, …. Ikastaroa euskaraz izango da.

Izen-ematea online egingo da, galdetegia betez:

IZEN EMATEA

Azken eguna: azaroak 17, astelehena, 14:30ak arte.