Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“JOLAS MOLAZ”. HH-3, HH-4 eta HH-5. mailetako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

2025/11/12
“JOLAS  MOLAZ”. HH-3, HH-4 eta HH-5. mailetako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.

Tailer gidatuak izango dira. Bi begirale egongo dira, parte-hartzaileei jolas ezberdinetan nola jolasten den azalduko diete eta haurrekin jolastuko dira.

Bi egunetan eskainiko da tailerra:

  • Azaroaren 17an, astelehenean, eta
  • Azaroaren 18an, asteartean

Tailerrak euskaraz izango dira honako lekuan eta ordutegian:

Tokia: Kultur etxeko areto nagusia

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara