Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak

2024/09/24
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak

10 margolarik erantzun zioten

Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak

joan den irailaren 21erako

egin zuten deialdiari.

Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,

eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:30ak arte

Udaletxe aurrean.

Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen eta

hauek izan ziren sarituak:

  1. SARIA: Esther Gutierrez Cifrian (Pedreña-Cantabria)
  2. SARIA: Leticia Gaspar García (Bilbo)
  3. SARIA: Fernando de Vicente Garrido (Berriz)

Bestalde herritarren botoak zenbatu ondoren, 117 bozka jaso ziren guztira, bozka gehien jaso dituen lana, 7 zenbakiduna  izan zen (47 bozka).

Zenbaki honek epaimahaiaren saria duenez, saririk izan ez duen lan bozkatuenari eman zitzaion:

4 zenbakiduna izan zen (11 bozka), honek sariari uko egin ziolarik, beraz, 10. zenbakia duen lanak eraman du saria.

HERRITARREN SARIA: Diana Orbe Ferreiro (Castro Urdiales-Cantabria)

Ikusi sari-banatze ekitaldiaren argazkiak