Aizkorrin Barrena mendi martxa irailaren 27an itzultzen da Legazpira

Legazpi mendizaleen topagune bihurtuko da berriro ere Aizkorrin Barrena Mendi Martxaren edizio berri batekin. XVII. edizioa 2026ko irailaren 27an, igandean, ospatuko da.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu. Zanpa-Zanpa modalitateak 27 kilometroko luzera eta 1.400 metroko desnibel positiboa izango du; Ttipi-Ttapa modalitateak, berriz, 14,8 kilometro eta 613 metroko desnibel positiboa.
Izen-emateak 12 euroko prezioa izango du aldez aurretik, eta 15 eurokoa egunean bertan. Irailaren 25era arte hainbat gunetan eman ahal izango da izena:
- Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko kiroldegietan
- Urbeltz tabernan
- Insausti tabernan
- Armuño Elkartean
- Izadi Zaleak M.E.n (astearte eta ostegunean, 18:30etik 19:30era).
Era berean, Internet bidez izena emateko aukera ere badago. Informazioa eta izen-emateak: izadi-zaleak.eus/aizkorrinbarrena
27 kilometroko modalitatearen irteera 8:00etan izango da, Brinkolako tren geltokitik. Eta ibilbide motzaren irteera berriz, 14,8 kilometrokoa, 9:00etan izango da, Brinkolatik bertatik.
Antolakuntzak parte-hartzaileei trenez joateko deia egiten du. Itzulera Junetorri autobus zerbitzuaren bidez egin ahal izango da, 14:00etan, 15:00etan eta 16:00etan.
Antolakuntzak hainbat zerbitzu eta jarduera prestatu ditu parte-hartzaileentzat. Horien artean, ibilbidean zehar hornidura-guneak, paella, 6 euroko prezioan, Instagram bidezko argazki-lehiaketa eta XI. Mikel Oskoz Galdera Lehiaketa ere egingo da (mendiko martxako parte-hartzaileen artean hainbat sari banatuko dira).
Animatu eta parte hartu!
