Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Alfredo Suárez eta Adriana Real Euskadiko Judo Selekziorako hautatuak, mugarri historikoa Legazpiko kirolarentzat

2026/05/29
Alfredo Suárez eta Adriana Real Euskadiko Judo Selekziorako hautatuak, mugarri historikoa Legazpiko kirolarentzat

Legazpiko Udalak eta herri osoak bihotzez zoriondu nahi dituzte Alfredo Suárez eta Adriana Real judokak, baita Judo Legazpi kluba ere, lortutako mugarri historikoarengatik.

Asier Berasategi klubeko presidenteak udalari jakinarazi dionez, Alfredo Suárez (Sub-21 Junior mailan) eta Adriana Real (Sub-18 Kadete mailan) Euskadiko Selekzioak hautatu ditu datorren denboraldian euskal judoaren koloreak defendatzeko.

Albiste hau ez da arrakasta arrunt bat; Legazpiko judoaren 40 urteko ibilbidean lehen aldia da herriko bi kirolari aldi berean deitzen dituztela euskal selekzio gorenean aritzeko. Duela gutxi Olaria Sariarekin bizitako une hunkigarrien ondoren, lorpen berri honek klubaren denboraldi bikainari amaiera borobila, urrezko brotxea, ematen dio.

"Harro egoteko modukoa da kluba egiten ari den lana ikustea. Emaitza hauek ez dira zortearen ondorio, urteetako dedikazio, sakrifizio eta gure gazteenganako pasioaren fruitu baizik. Legazpi herri txikia da, baina talentuz eta bihotzez handia."

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Judo Legazpiri, bere zuzendaritzari eta entrenatzaile taldeari egiten duten isileko lan eskerga eta bikainagatik, gure gazteak kiroltasunean eta baloreetan hezten laguntzeagatik. 

Zuek zarete herri honen harrotasuna!