Astelehenetik aurrera Frutaren Astea ospatuko dugu Legazpin
2026/05/22

Maiatzaren 25etik 31ra bitartean egingo da Legazpin Frutaren Astea, herritarren artean fruta kontsumo osasungarria sustatzeko helburuarekin. Ekimen hau AktiBATU Legazpi Orientazio Zerbitzuak bultzatu du, eta hainbat jarduera egingo dira astean zehar.
Astelehen eta ostegunean fruta banaketak egingo dira, goizeko 10:00ak aldera, herriko hainbat gunetan:
- Legazpiko Kiroldegian
- Herritarraren Arreta Zerbitzuan
- Osasun Zentroan
- Gizarte Etxean
Ekimenaren dinamika hiru pausu nagusitan oinarrituko da:
- Fruta pieza bat hartu.
- Fruta jatearen onurei buruzko eskuorria jaso.
- Egunean zenbat fruta pieza kontsumitzen diren jasotzeko prestatutako galdetegia bete eta dagokion kutxan sartu.
Bildutako datuen bidez herritarren fruta kontsumo ohiturak aztertzea izango da helburua.
Fruta banaketa Garaguneko kideen laguntzarekin egingo da.
