Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Gari Ugarte legazpiarra, lehen aldiz Itzulian

2026/04/10
Gari Ugarte legazpiarra, lehen aldiz Itzulian

Gari Ugarte legazpiar txirrindularia lehen aldiz ari da parte hartzen Euskal Herriko Itzulian, Euskaltel taldearekin. Une honetan, lasterketa historiko honetan lehiatzen ari da, nazioarteko mailako txirrindulari onenen artean.

Legazpiko Udalak, herritarren izenean, bere babesa eta animoak helarazi nahi dizkio Gari Ugarteri, eta zorte ona opa dio Itzulia gogoz eta indarrez osatzen jarrai dezan. Herriak harrotasunez jarraitzen du bere parte-hartzea, eta bere lana eta esfortzua aitortu nahi ditu etapa bakoitzean.

Aupa Gari, Legazpiko herri osoa zurekin dago!