Kirola Elkarrekin jardunaldiaren XIV. edizioa martxoaren 15ean osaptuko da Legazpin

Martxoa da jada eta berriro ere ate joka dugu urteroko KIROLA ELKARREKIN jardunaldia. Martxoaren 15an Legazpin elkartuko gara berriro ere kirola eta inklusioa ardatz dituen ekimen berezi honen hamahirugarren edizioa ospatzeko. 15 elkartetako 500 kirolari inguru bilduta, zortzi kirol desberdinetan jarduteko aukera izango dugu goiz osoan zehar: igeriketa, futbola, mendi ibilaldia, pala, bola-jokoa, indoor zikloa, saskibaloia eta zumba.
KIROLA ELKARREKIN jardunaldia elkargune bat da, Legazpiko klub eta elkarteekako kirolariak desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonen alde egiten duten EAEko beste elkarte askotako kirolariekin batzen dituena.
Egitasmo honekin adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskaintzen saiatzen gara. Eta kirola ardatz hartzen dugu, haren praktikak kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzen laguntzen duela zinez uste dugulako.
Aurreko urteetako arrakasta kontuan hartuta, ekimen hau urtero errepikatzea erabaki genuen.
Aurten, ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpi Igeri Elkarteak, Ilintxa Futbol taldeak, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak, Danantzako Bolo Elkartea eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dugu ekitaldian.
Horiez gain, beste zenbait lekutatik etorriko diren elkarteak ere izango ditugu gurekin: Konporta (Gipuzkoa), Gorabide (Bizkaia), Askatuak (Gipuzkoa), Aspace(Araba), Izarraitz (Gipuzkoa), Mindara (Gipuzkoa) Zarautz Kirol elkartea (Gipuzkoa), Gaude (Bizkaia) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Eguneko egitaraua honakoa izango da:
- 9:00 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
- 9:30 Kirol jardueren hasiera:
- Futbola, Irene Paredes Kirol gunean
- Saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan
- Bola-jokoa, Mauleon Hoteleko bolatokian
- Igeriketa, Bikuña kiroldegiko igerilekuan
- Indoor zikloa, Bikuña kiroldegian
- Zumba, Bikuña kiroldegian
- Mendi martxa. 2 martxa egingo dira, Telleriarte-Olabarrieta eta Olaberria-Atagoiti-Mantxola
- Pala, Urbeltz pilotalekuan
- 13:30 Kirol ekintzen amaiera
- 14:00 Bazkaria Gizarte Zentroan
- 15:00 Musika eta festa Gizarte Zentroaren kanpoaldean.
- 16:00 Agurra eta autobusen irteerak
Legazpiarrak animatu nahi ditugu egun honen parte izatera, txapelketetara animatzera edo jardueraren batean parte hartzera etorrita.