Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Pantaila erraldoia Euskal Herria plazan Errealari kopako finalean babesa emateko

2026/04/01
Pantaila erraldoia Euskal Herria plazan Errealari kopako finalean babesa emateko

Datorren apirilaren 18an, Errealak Kopako finala jokatuko du Atletico Madrilen aurka Sevillako La Cartuja futbol zelaian.

Hitzordu hori dela eta, Legazpiko Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Euskal Herria plazan, herritarrek partida zuzenean ikusi eta Errealari babesa eman diezaioten.

Egun seinalatua da zale txuri-urdinentzat, Gipuzkoarentzat eta baita Legazpirentzat ere, eta Udalak espazio komun bat eskaini nahi izan du elkarrekin bizitzeko.

Goazen Erreala!