Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 28an Urbeltz Pilotalekuan

2025/12/16
Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 28an Urbeltz Pilotalekuan

Arratsaldeko 18:30ean hasiko den dantza emanaldian “Lehen urratsak, lehen erritmoak” ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak Kultur Etxeko Harreran eskuragarri abenduaren 18,19, 22 eta 23an.

Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean. 
Aurtengo ikuskizunean zentzumenak izango dituzte gai. 

Lehen urratsak, lehen erritmoak
Lehen urratsak lehen erritmoak jaialdiak, dantza, musika eta beste hainbat elementuren bidez gizakien 5 zentzumenen sorrera eta garapena irudikatzen ditu. Entzumena, dastamena, ukimena, usaimena eta ikusmena nola bilakatzen diren eta gizakiek mundua nola hautematen dugun ikusi ahalko dugu.

Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, 4 urtetik 47 urte bitarteko dantzariak, izango da gonbidaturik ere eta zuzeneko musikak ere protagonismo berezia izango du.

Sarrerak aurrez Kultur Etxeko Harreran, abenduaren 18,19,22 eta 23an, Kultur Etxeko Harreran, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00. Pertsonako gehienez 4 emango dira.
Abenduaren 24tik aurrera Urbeltz Tabernan eskuratu ahal izango dira. 

Adi! Aforoa mugatua izango da.