2026ko Armen Alardean izena emateko epea irekita, maiatzaren 11tik 29ra, eskopetari, txilibitero eta figuranteentzat
Maiatzaren 11n, astelehena, irekiko da 2026eko ekainaren 23an, asteartea, egingo den Legazpiko Alardean parte hartzeko izena emateko epea.
Parte-hartzea bultzatu nahian, gero eta zailtasun handiagoa baitago taldeak osatzeko, Alarde Batzordeak prestatu duen bi orriko bat zabalduko da herriko postontzi guztietan, ekitaldiaren nondik norakoak, eta abarrak ezagutzera emanez, bide batez.
DIPTIKOA HEMEN
Eskopetari, Txilibitero edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera, edo online.
Hain zuzen, maiatzaren 11n, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 29an amaituko da.
Aurten 80 eskopetarik parte hartu ahal izango dute, guztiak udaleko salbazko eskopetekin, debekatuta baitago ehiza-eskopetak erabiltzea. Gutxieneko adina 16 urte.
Gogora ekarri nahi genuke, alardean Txilibitero, gutxieneko adina 12 urte, eta laguntzaile moduan (abanderatu, kartutxo banatzaile,…) ere parte har daitekeela, eta horiek ere beharrezko direla ekitaldia behar bezala gauzatu dadin.