Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abuztuaren 31ra arte izen ematea irekita Agorreko Santikutzetako Sukaldari Lehiaketan parte hartzeko

2026/08/06
Abuztuaren 31ra arte izen ematea irekita Agorreko Santikutzetako Sukaldari Lehiaketan parte hartzeko

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 11,12 eta 13an izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 12an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 42. edizioa

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 31a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan edo online:

IZEN EMATEA

Zer prestatuko den erabakitzeko bilera irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean egingo da.