Argizaiola Trofeoa 1980-2025 argazki erakusketa Kultur Etxean, maiatzaren 8tik 22ra bitartean
Ostiralean, maiatzaren 8an, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Argizaiola Trofeoa lehiaketako 45 urte hauetan irabazle izan diren lanen erakusketa, lehiaketaren ikuspegi historikoa eskaintzen duena.
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkarteak antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean aurten egingo ez den Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Horien artean urtero irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira.
Urte hasieran izan zen 2025eko edizioari zegokion erakusketa.
Oraingoan ekimenaren 45 urte hauetan irabazle izan diren argazkiak ikusteko aukera izango dugu, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, maiatzaren 22ra arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.