AROA Planaren laburpena hainbat hizkuntzatan eskuragarri dago jada
Legazpiko Udalak jakinarazi du AROA Planaren laburpena dagoeneko hainbat hizkuntzatan kontsultatu daitekeela, herritar guztien irisgarritasuna eta parte-hartzea bermatzeko helburuarekin.
Zehazki, planaren laburpena euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta urduz dago eskuragarri. Horrela, Legazpin bizi diren herritar guztiek udalaren hizkuntza-politikaren ardatz nagusiak eta aurreikusitako ekintza ildoak modu argi eta ulergarrian ezagutzeko aukera izango dute, dokumentu osoa irakurri beharrik gabe.
AROA Plana udalaren ibilbide-orria da, euskararen erabilera eta presentzia indartzeko gizartean, kulturan eta arlo ekonomikoan. Laburpena hainbat hizkuntzatan eskaintzeak udalerriko hizkuntza-aniztasuna aitortu eta herritarren inplikazioa erraztu nahi ditu.
Laburpenaren bertsio guztiak udalaren ohiko komunikazio-kanalen eta webgunearen bidez kontsulta daitezke.
Ekimen honen bidez, Legazpik euskararekiko duen konpromisoa berretsi du, hizkuntza propio eta kohesiorako tresna gisa, eta aldi berean, herri anitz eta inklusibo baten aldeko apustua indartu nahi du.
AROA ELEBIETAN (euskera-gaztelera)