Artzain egunerako salmenta postuen izena-ematea zabalik (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)
2026/06/29

Irailaren 6an ospatuko da aurten Artzain Eguna Legazpin eta bertan postuak jartzeko izen-ematea zabalik egongo da, uztailaren 7ra arte.
Inguruko artisau, zein saltzaileek beren produktuak erakusten dituzte Artzain Egunean. Egun honetan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2026ko uztailaren 7a.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.