Aztiriko Santa Marina jaiak asteburuan. Larunbatean eta igandean Junetorri zerbitzua egongo da
2026/07/15

Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean. Uztailaren 17an, ostirala, hasi eta uztailaren 19an, igandean, amaituko dira.
Egitarau osoa udaleko webguneko Agendan izango baduzue ere, azpirramarratzekoak dira:
UZTAILAK 18 Larunbata. SANTA MARINA EGUNA
18:30 Teguesteko (Tenerife) Loreen Dantza ikuskizuna Sustraiak Dantza taldearekin batera.
UZTAILAK 19 Igandea.
10:30 Aztiriko XX. mendi lasterketa. Egun osoan zehar Elustondo anai arreba trikitilariek auzoa alaituko dute.
- Larunbatean uztailak 18, arratsaldez eta igandean, uztailak 19an, goiz eta arratsaldez Junetoni zerbitzua egongo da Legazpi eta Aztiria artean, Legazpiko Udalaren ekimenez
- Larunbat eta igande arratsaldean: URTATZA 17:30 - 19:00 - 20:30 / AZTIRIA 18:15 - 19:45 - 21:15. Geldiune guztietan geratuko da.
- lgande goizean : AZOKA 09:00 etatik 14:00ak arte, 30 minutuero / AZTIRIA 09:15etatik 13:45ak arte, 30 minutuero. Azoka-Aztiria zuzeneko bidea egingo du.

