Belchite argazki erakusketa Kultur Etxean, otsailaren 20tik martxoaren 6ra
Oraingoan Jose Angel Moralesen lan bat izango dugu ikusgai. Jose Angel Morales, argazkilaritza eta historia zalea dugu, andaluziarra jaiotzez eta adopzioko euskalduna. Bere hitzak dituzue ondoren. Lan apal hau, aurkezten dudana, Belchiten gertatu zen, Aragoiko herri batean, baina gure herriko hainbat herri eta hiritan gertaturikoaren oso antzekoa da.
DESKRIBAPENA:
Argazki hauek estetika honekin aurkezten ditut, gustuko dudan baliabidea delako, eta kasu honetan, zehazki, zuri-beltzeko Espainia batera garamatzalako, eta ixteko urte asko beharko dituzten zauri batzuk geratu ziren garaia ere halakoa izan zelako. Lan hau azaltzeko arrazoia jendea kontzientziatzen saiatzea da, Gerra batek zer esan nahi duen ahantz ez dakigun, zein ondorio dakartzan eta heriotza eta suntsipena dakarren giza tragedia dela.
Ikusten denez, gizarte gisa ez dugu ezer ikasi. Hainbat urte eta belaunaldiren ondoren, ez gara gai izan zauri zahar horiek ixten saiatzeko, historia ez dadin errepika. baina horiek irekitzeko gai bagara, hurrengo belaunaldiek ordainduko dituzten ondorioetan pentsatu gabe.
Erakusketa ikusgai izango duzue, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, martxoaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.