Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bertso-afaria otsailaren 27an Laubide jatetxean, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregirekin

2026/02/09
Bertso-afaria otsailaren 27an Laubide jatetxean, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregirekin

Legazpiko Bertso Olariak Elkarteak, negu bete betean egiten digun proposamena da, klasiko bihurtu den Bertso Afaria.

Aurtengoan, otsailaren 27an, ostirala, 20:30ean, izango da Laubide jatetxean, eta Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi arituko dira bertsotan.

Txartelak salgai daude dagoeneko Laubide jatetxean eta Gurrutxaga tabernan, 30€tan.