Bertso-afaria otsailaren 27an Laubide jatetxean, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregirekin. Sarrerak dagoeneko salgai
2026/02/19

Legazpiko Bertso Olariak Elkarteak, negu bete betean egiten digun proposamena da, klasiko bihurtu den Bertso Afaria.
Aurtengoan, otsailaren 27an, ostirala, 20:30ean, izango da Laubide jatetxean, eta Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi arituko dira bertsotan.
Txartelak salgai daude dagoeneko Laubide jatetxean eta Gurrutxaga tabernan, 30€tan.