Datozen ikuskizunak Latxartegi Aretoan. Antzerkia: Nor naizen baneki eta kontzertua: Bele (Lide Hernando)

Kultura Zerbitzuak herriko kultur elkarteen eskaintza osatzen jarraitzen du, eta udazkenarekin batera ekitaldiak babesera itzuliko dira. Kultur Etxera Erakusketak, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan, Ikus-entzunezko emanaldiak,… Eta Latxartegi Aretora ikuskizun eszeniko eta kontzertuak.
Haurrentzako antzerki emanaldiek irekiko dute Latxartegi Aretoko ikuskizun programazioa, dagoeneko iragarrita dagoen eta urriaren 4an, igandea, 17:00etan eskainiko den “Munduari itzulia 80 egunetan” familia ikuskizunarekin.
Eta heldu eta gazteentzat, urrian Latxartegi Aretoan izango ditugu:
Urriaren 16an, ostirala, 19:30ean: ANTZERKIA: NOR NAIZEN BANEKI, Artedrama eta Axut! taldeen eskutik.
INFORMAZIO GEHIAGO
Urriaren 30ean, ostirala, 20:00etan: KONTZERTUA: BELE (Lide Hernandoren proiektu berria).
Bi emanaldietarako sarrerak 10€ balioko dute eta aurrez on-line erosi ahal izango dira
ONLINE SALMENTA
Eta sarrerarik balego, egunean bertan aretoko leihatilan.