Eduardo Alsasua nagusitu da Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXIV. Pintura Lehiaketan

Asteburuan ospatutako pintura lehiaketan Eduardo Alsasua, Gasteiztarra izan zen irabazle eta
herritarren saria Jean Pierre Dauga Hendaian bizi den akitaniarrak eraman zuen.
Aurtengo edizioari
15 margolarik erantzun zioten,
tartean bi legazpiarrek,
Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak
joan den irailaren 19erako
egin zuten deialdiari.
Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,
eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:30ak arte
Udaletxearen atzekaldean.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen eta
hauek izan ziren sarituak:
1. SARIA: EDUARDO ALSASUA (2 Zkia.) - Herria: Gasteiz
2. SARIA: JOSE MIGUEL ARRANZ (11 Zkia.) - Herria: Erandio
3. SARIA: OLIVER JURADO (6 Zkia.) - Herria: Bilbo
Bestalde herritarren botoak zenbatu ondoren, 174 bozka jaso ziren guztira, 4 zenbakiduna izan da bozkatuena (53 bozka), eta ondorioz
HERRITARREN SARIA: JEAN PIERRE DAUGA (4 Zkia.) - Herria: Hendaia