Ekaineko ekintzak eta udako ordutegia Udal Liburutegian

Ekainaren 15an, astelehena, Udal Liburutegia udako ordutegiarekin hasiko da lanean, eta erabiltzaileentzako ordutegia honakoa izango da, abuztuaren 31ra arte (abuztu guztia barne),
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Arratsaldez itxita.
Asteburu eta jai egunetan itxita.
Bestalde, eta Udal liburutegiko hainbat ekimen amaitu badira ere, ekainean izango dute opor aurreko azken saioa ondorengoek
11, osteguna: IDAZKETA TAILERRA GAZTELANIAZ. 18:00etatik 20:00etara Udal Liburutegian, Monica Leivak gidaturik.
17, asteazkena: IDAZKETA TAILERRA EUSKERAZ. 18:00etatik 20:00etara Udal Liburutegian, Oihana Aranak gidaturik.
24, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz. 18:00ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: Landuko da: To, Tituba, la bruja negra de Salem /Maryse Condé.
25, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Miriam Luki . Landuko da: Migel Marmolen Hamaika eta bat Jaiotzak/ Dani Fano