Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Ekintzak Liburutegian eta Liburu eguneko egitarau bereziaren baitan, apirilaren 13tik 18ra

2026/04/11
Ekintzak Liburutegian eta Liburu eguneko egitarau bereziaren baitan, apirilaren 13tik 18ra

Apirilean Liburu Eguna ospatzen dela eta, udal liburutegiak bere ohiko ekintzekin jarraitzen badu ere, jarduera bereziak antolatu ohi ditu. 

Hona prestatu apirilaren 13tik 18ra izango diren ekintzak, batzuk ohikoak eta beste batzuk bereziak:

  • Astelehena 13: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA Itxaso Martin  batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, “Punto bobo” liburuaren inguruan.
  • Asteazkenak 15, 22 eta 29: IRAKUKETA ERRAZA KLUBA. 11:35ean Udal Liburutegian. Mónica Leivak gidaturik. Landuko den liburua:
  • Osteguna 16: EUSKARAZKO IRAKURKETA TALDEA. 18:30ean Udal Liburutegian. Miriam Lukik gidaturik. Landuko da: Petare : Miren Egigurenen puskak / Leire Ibarguren
  • Ostirala 17: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA. Oihana Iguaran  DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, ”Hormak” liburuaren inguruan.
  • Larunbata 18: HAURRENTZAT IKUSKIZUNA. “Klera”. Leire Bilbaoren ipuin berean oinarriturik (Haur Gazte Literatura Sari Nazionala), Jon Mayak sortutako ikuskizuna, June San Sebastianen irudiak, Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak biltzen dituena. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 5€. Sarrerak aurrez salgai

Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, liburutegiko ohiko ekintzak mantenduz eta idazleen solasaldi bereziak antolatuz.