Elbereth taldearen agurreko kontzertua eta Koma III.OHOLTZA BETE BIHOTZ jaialdian martxoaren 28an Legazpiko Azokan
Datorren martxoaren 28an, Legazpiko Azokan ospatuko da Oholtza Bete Bihotz kontzertuaren hirugarren edizioa, Andoni, Igor eta Pauren omenez.
Aurtengo ekitaldia berezia izango da, izan ere Elbereth taldeak, Andoni eta Igorren lagun hurbilek osatua, agur kontzertua eskainiko du Legazpin, 25 urteko ibilbidearen ondoren. Kontzertu hau aukera berezia izango da taldearen ibilbidea gogoratzeko eta publikoarekin batera azken emanaldiaz gozatzeko.
Egunari hasiera emateko, Aitxuri jatetxean herri bazkaria antolatuko da, lagun, jarraitzaile eta musikazale guztiei irekia. Bazkarirako sarrerak laster jarriko dira salgai; informazioa Beti Gazte elkartearen eta Elbereth taldearen komunikazio kanalen bidez emango da.
Kontzertuan, halaber, Koma taldeak ere parte hartuko du, omenaldiarekin bat eginez eta zuzeneko musikaz gozatzeko gau berezi bati amaiera emanez.
Sarreren salmenta
Sarrerak dagoeneko salgai daude 15 eurotan Legazpiko Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan, baita online ere:
SARRERAK SALGAI
Une honetan sarreren %60 baino gehiago salduta daudenez, aldez aurretik erostea gomendatzen da.